Euskal Herriko Unibertsitateak, Bordeleko Unibertsitateak eta Euskampus Fundazioak lankidetzan dihardute Ocean i3 POCTEFA egitasmoaren barruan, helburu nagusi hau harturik: ekonomia urdinaren testuinguruan garapen jasangarriari buruz sentsibilizatzea eta publiko desberdinak eratzea, eta, horrezaz gainera, itsasoen balioespenari eta jasangarritasunari lotutako erronkei aurre egitea mugaz gaindiko lurraldeko eragile sozioekonomikoekin batera.
«Unibertsitate Zibiko»aren ikuspegia baliaturik, Ocean i3 unibertsitate-komunitatea (irakasleak eta ikasleak) ez ezik euskal eta akitaniar kostaldeko eragileak ere batu nahi dira; hartara, guztiek batera jorratuko dute gure erronketan identifikaturiko arazo nagusia: PLASTIKOEK ITSASOAN ERAGINDAKO KUTSADURA.
Ocean i3 egitasmoan proposatzen eta lantzen diren erronka errealek balio erantsi handia ematen diote gure ikasleen ibilbideari, haien ezagutzak baliagarriak baitzaizkie eragile sozioekonomikoen eta lurraldearen errealitate eta premiak alderatzeko. Egitasmo hori, halaber, aukera egokia da unibertsitate-komunitateak benetako premia horietan oinarritutako ezagutza eta diziplina arteko hurbilketak eskain ditzan.
Proiektuotarako hautagaitza aurkezteko eta segimendua egiteko, Oktonine plataforma birtuala baliatu behar da (www.oktonine.com). Haren bidez, ikaslea inplikaturik egongo da egitasmoan, eta une oro kontsultatu ahalko du zer aurrerabide duen proiektuak.
Hona hemen Ocean i3 proiektuaren barruan eginiko jardueren laburpen bat, iruditan jasorik (bideoa).
Helburua da ikasleek proposaturiko eta ikasleak aukeraturiko erronka hau gradu- edo master-amaierako ikerkuntza-proiektuan edo doktorego-lanean barneratzea, betiere hainbat diziplina jorratzen dituen ikuspegi kolaboratiboz. Era berean, praktika-kontratuak ere lortu ahal izango dira, erronka batekin edo hainbatekin loturik.
Hori horrela, ikasle batek baino gehiagok landu dezakete erronka bera, diziplina desberdinetakoak eta unibertsitate banatakoak izanik ere. Hartara, elkarri lagunduko diote arazoak hobeto ezagutzen eta arazooi konponbideak topatzen.
Elkarlana artikulatzeko, hainbat eragilek esku hartuko du:
Proiektua gauzatzeko, egokituriko metodologia bati jarraituko zaio, ikasleek ahalik eta emaitza onenak lortzeko eta, horrezaz gainera, ekonomia urdinaren gaitasun transbertsal eta espezifiko berriak eskuratzeko. Ocean i3 egitasmoak hainbat eginahal proposatzen ditu, hala nola banakako eta taldeko lana, zuzentzea, irakasgai espezifikoak, irakasleek eskainitako jarraipena eta gidaritza, komunitatearen barneko komunikazioa eta mugaz gaindiko lan-tailerrak antolatzea.
Erronka bati aurre egitea erabakiz gero, ikasleak gutxienez bi lan-tailerretan parte hartu beharko du, aukeraturiko erronkaren inguruan sortutako taldearekin. Tailer horien helburua izango da premiak egokitzea, zehaztasunak eta aholkuak ematea eta proposamenak jasotzea. Behean daude jasota tailer horien datak.
Gonbidatutako entitateak askotarikoak dira (publikoak nahiz pribatuak; inguruneari, hezkuntzari, osasunari, uraren kalitateari, komunikazioari, teknologia digitalei eta abarri lotutakoak); proposaturiko erronka guztiak ongi etorriak izango dira eta elkarrekin egokitu ahal izango ditugu.
Workshops :
Hautaturiko erronken abiarazpena eta aurkezpen ofiziala. Talde-lana, identifikaturiko premiak baliozkotzeko eta lehendabiziko ekintza-plana mamitzeko.(Formatu birtuala izango du, jardunaldi erdikoa; nahitaezkoa izango da parte hartzea.
Erronken aurrerabideak eta trukeak egiaztatzea eragile sozio-ekonomikoekin.(Formatu birtuala izango du, jardunaldi erdikoa; nahitaezkoa izango da parte hartzea.)
Proiektuak entregatzea eta amaierako aurkezpena. (Formatu birtuala izango du, jardunaldi erdiz, edo aurrez aurrekoa jardunaldi osoz; nahitaezkoa izango da parte hartzea.)
Oktonine plataformara erronkak bidaltzeko bi urrats:
01 urratsa: Kontua sortzea
Ondorengo estekaren bitartez https://euskampus.oktonine.com.
Informazio gehiagorako, hemen duzu kontua sortzeko prozedura guztiaren azalpena: https://docs.oktonine.com/guide/manager/Users_accounts.html#companies
02 urratsa: Aurkeztu erronka bat
Proposamenak aztertuak izango dira eta Oi3 taldea zurekin jarriko da harremanetan ahalik eta azkarren.
Informazio gehiago behar izanez gero, hona hemen erronka bat gainditzeko prozedura : https://docs.oktonine.com/guide/entreprise/Challenge_proposal.html#submit-a-challenge-to-a-call-for-challenges
Irrikaz gaude zuen proposamenak jasotzeko!
Proiektuaren edo erronka honekin loturiko antolaketaren edo bestelako tasunen baten gaineko galderarik izanez gero, ipini harremanetan bi kide hauetakoren batekin:
Julieta Barrenechea ou Cécile Agullo
Ocean i3 egitasmoko taldea:
oceani3@euskampus.eu
Oktonine plataforma erabiltzearekin loturiko zalantzarik izanez gero, bidali mezu elektroniko bat :
contact@oktonine.com