Ocean i3 praktiken bankua: mugaz gaindiko ekonomia urdineko ikaskuntza eta enplegagarritasuna

Oi3 praktika postu baterako aurkeztuta, ikasleen konpetentziak garatzen eta ekonomia urdineko enplegu eta aukeretara egokitzen lagunduko duzu, eta ikerketa eta ikaskuntza komunitate baten kide izango zara.

Ocean i3 POCTEFA proiektuan, lankidetzan ari dira UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea eta Euskampus Fundazioa. Ekonomia urdinaren arloan, jasangarritasunean sentsibilizatu eta prestatu nahi dituzte hainbat kolektibo, mugaldeko eragile sozialekin batera aurre egin ahal izateko ozeanoen balio aitortzako eta jasangarritasuneko erronkei euskal-akitaniar kostaldean.

Unibertsitate zibikoaren ikuspegian oinarrituta, Ocean i3 unibertsitateko kideak (irakasleak eta ikasleak) eta euskal-akitaniar kostaldeko eragile sozialak elkartu nahi dira proiektuak garatzeko, eta arazo honi aurre egiteko: OZEANOETAKO PLASTIKO KUTSADURA.

Praktiken proposamena Oktonine plataforma birtualean argitaratuko da. Hala, erakundeak aukera du bi unibertsitateetako hartzaileei zuzentzeko, eta irakasleek, berriz, diziplina desberdinetako ikasleei egin diezazkiekete proposamenak.

Horra Ocean i3 proiektuaren jardueren irudi bidezko laburpena.

 Lankidetza honela ezarri da: 

- Sustatzaile bat (gizarte-eragilea); berak proposatuko ditu praktikak, eta haien jarraipena egingo du (enpresa, erakundea, administrazio publikoa...).

- Ikasle bat; berak egingo ditu praktikak, gizarte-eragile baten premiei erantzuteko.

- Irakasle talde bat; berak gidatuko du ikaslea praktikak egin eta helburuak lor ditzan.

- Ocean i3 proiektua erakundeen eta unibertsitateko kideen arteko lotunea da, baina ez du bere gain hartuko administrazio lanik, ezta kontratuak betetzeari loturiko erantzukizunik ere.

 

Praktikak betekizunetan zehazten denari jarraikiz egingo dira, emaitza onak bermatzeko eta ikasleek ekonomia urdineko zeharkako eta zuzeneko konpetentzia berriak bereganatzeko.

Unibertsitate bakoitzaren araudiak eta baldintzak zein diren, praktikak ordainpekoak edo ordaindu gabeak izango dira.

Praktiken postu bat proposatzea eskatu zaien erakundeak askotarikoak dira (publikoak nahiz pribatuak, ingurumenekoak, hezkuntzakoak, osasunekoak, uren kalitatearen arlokoak, komunikaziokoak, teknologia digitaletakoak, etab.).

Zer-nola aurkeztu behar da praktiken postu baterako eskaintza?

Bi urratsetan bidaliko dira proposamenak Oktonine plataformara:

  1. urratsa: Kontua sortzea
  • Sar zaitez Oktonine plataforman (https://euskampus.oktonine.com/app/login?lang=eu).
  • Zure erakundearentzako doako kontu bat sortzeko, egin klik “Erregistratu” aukeran, eta ondoren “Profesionala” aukeran. Bete inprimakia, eta adierazi erregistratu behar duzun erakundearen izena edo, dagoeneko sortuta badago, kidetu nahi zaren erakundearen izena.
  • Sar zaitez posta elektronikoan, zure helbidea berresteko. Horretarako, klikatu “Ikusi nire posta elektronikoa” botoia jaso duzun mezuan.
  • Kontua sortuta, Oktoninek 48 orduren buruan baliozkotuko du.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu kontu bat sortzeko prozedura osoa: https://docs.oktonine.com/guide/manager/Users_accounts.html#companies

  1. urratsa: Praktiken postu baterako eskaintza bat aurkeztea
  • Kontua aktibatuta, hasi saioa eta egin klik “Deialdiak” aukeran.
  • Egin klik “praktiken bankua: mugaz gaindiko ekonomia urdineko ikaskuntza eta enplegagarritasuna” aukeran, irekitzeko.
  • Ondoren, klikatu “Erronkak”, eta, jarraian, “Proposatu erronka bat”.
  • Bete inprimakia, “irekia” kategoria aukeratuta.
  • Gorde zure erronka
  • Laguntzaileak” fitxan, gehitu kolaboratzaile hauek: Julieta Barrenechea eta Cecile Agullo.
  • Oi3ko taldeak proposamenak aztertuko ditu, eta ahalik eta lasterren jarriko da harremanetan zurekin.

 Zer-nola idatzi behar da praktiken proposamena?

Proposamenean alderdi hauek aipatzea oso garrantzitsua da:

-    Gaia.

-    Praktikak egingo diren erakundea.

-    Praktiken helburua.

-    Aurreikusitako ekintzak edo jarduerak.

-    Espero diren emaitzak.

-    Hautagaiaren profila.

-    Helburu pedagogikoak (gerora ere doitu ahalko dira irakasleekin).

-    Baliabide erabilgarriak.

-    Praktiken iraupena.

-    Praktikak egiteko aukerako aldia.

-    Ordainpeko praktikak? Bai – Ez.

 PRAKTIKEN KONTRATUA ZUZENEAN EGINGO DA UNIBERTSITATEAREKIN

Eskerrik asko proiektuan parte hartzeagatik!

Harremanetarako pertsonak:

  • Zalantzaren bat baduzu proiektuaz, deialdiaren antolaketaz, deialdian hautatutako praktiken postuez, etab., jarri harremanetan honekin: 

         Julieta Barrenechea ou Cécile Agullo 

         Equipe du Projet Ocean i3 : oceani3@euskampus.eu 

  •   Zalantzaren bat baduzu Oktonine plataformaren erabileraz, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara:

           contact@oktonine.com